sábado, 7 de febrero de 2009

Saharako gazteei buruzko lehen euskal gazteria plataforma osatu dute

Euskadiko Gazte Kontseiluak eta Sahararen Aldeko Nuyum Elkarteak bideratuta “Euskal gazteak sahararekin” lehenengo topaketa egingo dute gaur eta bihar Hondarribian. Topaketa honetan Mendebaldeko Saharako gatazkaren eta saharar gazteen bizimoduari buruzko formazio saioak egingo dira, zeinetan zenbait aditu eta saharar parte hartuko duten, 70 euskal gaztez aparte. Gazte hauek EAE osoko makina bat elkarte ezberdinetako kideak dira eta EGK-k zein Nuyumek koordinatuta 2008ko urritik hasiak dira plataforma hau garatzen. Otsailaren 7 eta 8an izango dira topaketok Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean

No hay comentarios:

Publicar un comentario