sábado, 7 de febrero de 2009

Saharako gazteei buruzko lehen euskal gazteria plataforma osatu dute

Euskadiko Gazte Kontseiluak eta Sahararen Aldeko Nuyum Elkarteak bideratuta “Euskal gazteak sahararekin” lehenengo topaketa egingo dute gaur eta bihar Hondarribian. Topaketa honetan Mendebaldeko Saharako gatazkaren eta saharar gazteen bizimoduari buruzko formazio saioak egingo dira, zeinetan zenbait aditu eta saharar parte hartuko duten, 70 euskal gaztez aparte. Gazte hauek EAE osoko makina bat elkarte ezberdinetako kideak dira eta EGK-k zein Nuyumek koordinatuta 2008ko urritik hasiak dira plataforma hau garatzen. Otsailaren 7 eta 8an izango dira topaketok Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean

Euskal Gazte Saharekin



NORTZUK GARA?

Sahararen Autodeterminazioa defendatzen duen gazte-talde bat gara. Mendebaldeko Saharan gazteek bizi duten gizarte, kultura eta politika ezagutzeko asmoa dugun euskal gazteria gaituzue hemen.

- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 3 lan talde osatzen ditugu.

- Elkarte desberdinetakoak; aisialdiko elkarteak, ikasle taldeak, gay-lesbianen taldeak, talde ekologistak, unibertsitatetako ikasle taldeak, alderdi politikoen gazteriak, sindikatuetako gazteak… Zenbait gazte ez-elkartu ere badaude.

- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Nuyum elkarteak abiaturiko plataforma da.

Saharako herrialdeak duen autodeterminazio eskubidearen aldekoak gara; alde batetik, herri honek errefuxiatu moduan Aljeriara atzerriratzera bortxatua izan da, eta bestetik ezin ditugu ahaztu Marokok menperatutako herrialde okupatuetan bizi diren gazte saharauiek jasan behar dituzten baldintzak onartezinak (torturak, batzartzeko eskubidearen urraketa…). Baldintza hauen eraginak aisialdian, osasunean, hezkuntzan, giza harremanetan eta enpleguaren egoeran nabarmenak dira. Beraiekin lanean hasi nahi dugu, pairatzen dituzten baldintza hauek salatzeko, euskal gazteria sentsibilizatzeko eta ahal dugun guztian laguntzeko.

ZER EGITEN DUGU?

1.- Hilabeterik behin elkartzen den plataforma bat osatu dugu; plataforma hau hiru lan-taldetan banatzen da (Gasteiz, Bilbo eta Donosti). Batzar bakoitzak eduki eta metodologia ezberdinak dauzka; Saharak bizi duen gaurko egoera, bertako gazteriaren egoera (bai errefuxiatuen kanpamenduetan, bai herrialde okupatuetan...), kooperazio proiektuak, giza eskubideak, genero ikuspegia, politika, kultura...

2.- Hondarribian topaketa bat egin dugu 3 lan taldeak elkartzeko asmoz; bertan Euskadirako Frente Polisarioaren Ordezkariarekin, Saharako gazteekin, nazioarteko zuzenbidean adituak diren zenbait irakasleekin eta azkenik, ONG batzuekin ere elkartu ginen.

3.- Apirilean Ausserdeko saharauien errefuxiatu kanpamendura abiatuko gara, bertako errefuxiatu saharauiekin elkartzeko eta honekin batera, bizi duten egoeraz jabetzeko. UJSARIOrekin batera antolaturiko topaketa izango da. Aisialdiko ekintzak egingo ditugu bertan bizi diren gazteekin, Frente Polisiarioarekin elkartuko gara, baina batez ere, Saharauiei adore ematera goaz.

ZERGATIK?

- Berez duten autodeterminazio eskubidea urratzen dietelako.

- Marokoren okupazioa, giza-eskubide bortxaketa eta NBEren erabakien arbuiaketak bidezkoak ez direlako.

- Herri honen autodeterminazio eskubidearen ezeztapenaz jabearazi nahi dugulako ahalik eta euskal gazte gehien.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¿QUIÉNES SOMOS?

Somos un grupo de jóvenes vasc@s que apoyamos la libre autodeterminación del Sahara. Queremos conocer la sociedad, la cultura y la política en la que vive la juventud del Sahara Occidental.

- Conformamos 3 grupos de trabajo en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

- Somos de diferentes asociaciones: asoc. de tiempo libre, asoc. contra la precariedad laboral, grupos de estudiantes, grupos de gays y lesbianas, asoc. ecologistas, grupos de estudiantes de la universidad, juventudes de partidos políticos y sindicatos... Hay también varios-as jóvenes no asociados-as.

- Es una plataforma creada a través del Consejo de la Juventud de Euskadi y la Asoc. Nuyum.

Defendemos el derecho de autodeterminación del pueblo saharaui, que se ha visto forzado a exiliarse en los campos de refugiados en territorio argelino o que tiene que soportar las duras condiciones (torturas, no reconocimiento de su país…) de vivir en los territorios ocupados por Marruecos. Todo esto afecta a las personas jóvenes saharauis en su realidad de empleo educación, salud, relaciones personales... Nosotros-as queremos trabajar con ellos-as para denunciar su situación, sensibilizar a la juventud vasca y aportarles lo que podamos y ellos-as necesiten

¿QUÉ HACEMOS?

1.- La plataforma se reúne una vez al mes en 3 grupos diferentes (Vitoria-Gasteiz, Bilbao y Donostia). Se tratan temas como la situación actual del Sáhara, la situación de l@s jóvenes saharauis (tanto en los campamentos de refugiados como en los territorios ocupados) proyectos de cooperación que se llevan a cabo, los derechos humanos, la perspectiva de género, la política saharaui, la cultura…

2.- También nos juntamos los 3 grupos en Hondarribia donde nos reunimos con la delegada del Frente Polisario en el País Vasco, saharauis que nos contaron diferentes experiencias vividas, expertos en derecho internacional, ONGDs que llevan a cabo proyectos de cooperación con el Sahara…

3.- En Abril haremos un viaje a los campamentos de refugiados saharauis (Ausserd) en el que haremos un encuentro organizado conjuntamente con la UJSARIO para realizar actividades de tiempo libre con los jóvenes saharauis, reunirnos con los jóvenes del Frente Polisario y sobre todo dar ánimos a los saharauis para que no se rindan y no pierdan la esperanza.

¿POR QUÉ?

- Porque creemos que el pueblo saharaui está injustamente privado de su derecho de autodeterminación.

- Porque nos parece intolerable la ocupación de Marruecos, y que este rechace las resoluciones de la ONU y siga violando sistemáticamente los derechos humanos.

- Porque queremos concienciar y sensibilizar a la juventud vasca de esta realidad.